miércoles, 25 de noviembre de 2009

Nekazaritza sektorea greban



Irtenbideak aldarrikatuko dituzte nekazariek Madrilen
Estatu osoko baserritarrak Madrilen elkartzekoak dira larunbatean, Zapateroren gobernuari "Gure lurrek porrot egin dute, irtenbideak nahi ditugu" goiburupean.

Nekazariak eta abeltzainak kalera aterako dira Hego Euskal Herrian. Ekonomiaren krisiak eragindako kalteaz ohartarazi nahi dute abeltzain eta nekazariek. Azken bost urtean ehuneko hogeita sei murrriztu da laborarien errenta. Ehuneko hogeita hamalau igo da produkzio kostoa.

Ainhoa Iturbe EHNE sindikatuko kideak "Albiste Faktorian "esan digu nekazariei ez ezik kontsumitzaile guztiei eragiten diela.

"Asko murriztu da azken urteotan nekazariek elikagaiak ekoizteko duten ahalmena -Iturbek esana-. Askok baserria itxi eta beste leku batera joan behar izan dute lan egitera. gaur egun, ez da Euskal Herrian jaten dugunaren %20 ere bertan ekoizteko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario